2007/01/18

HEZITZAILEAK ASKO EGIN DEZAKE

Iñaki Eizmendi

“Hezitzaileak asko egin dezake” metodologian, 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei eskaintzen zaizkien eskola orduz kanpoko jardueretako plangintzetan euskararen erabilera planifikatzeko modua lantzen da.

Ahalegin honetan adin honetan gaztetxoek erabiltzen dituzten eskola orduz kanpoko lau ekintza hartu dira irizpide gisa: gaztelekuak, udalekuak, auzolandegiak eta kirola eta antzerkia.

Aipatutako ekintzetan euskararen erabilera modu planifikatuan sustatzeko aktore nagusia hezitzailea da. Bera baita zuzen zuzenean gazteekin hitzezko komunikazioa etengabea duena.

Aipatutako adina eta ekintzak kontuan hartuz, eta aktore nagusiak edo protagonistak hezitzaileak direla aitortuta. Aisialdiko ekintzetan euskararen erabilera modu planifikatuan aurkezteko metodología aurkeztea da helburua.


Dinamizatzaile soziokulturala izatez, 1992tik dihardu Iñakik aisialdiarekin lotutako lanetan. Gaur egun Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartearen zerbitzu saileko burua da. Aisia saileko burua ere izandakoa, Udaleku ireki zein itxietan begirale eta zuzendari ere aritu da hainbat urtetan.

No hay comentarios: